XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Azkenean ikasgelan egiten den iharduerarako, gonbidatu erakunde lankideetako zenbait partaide ikasgelara, arrainontziaren eztabaidara.

Gonbidatuak borobilean eseriko dira gela erdian, eta aztergai bati buruz arituko dira, esate batera zergatik uste duten bolondresgoa inportantea dela Iparramerikan edo zergatik ihardun duten bolondres beren zeregin horretan.

Bitartean, ikasleek adi jarraituko dute eztabaida, borobiletik kanpo eserita.

Denboraldi jakin baten ondoren, erdikoak geratu egingo dira eta ikasleek galderak eta iruzkinak egingo dituzte eztabaidatutakoari buruz.

Ondoren rolak aldatu egiten dira, ikasleak erdian eseriko dira eta zerikusia duen gaia jorratuko dute, esate batera bolondresgoak beren gizarteetan duen rola.

Amaitzean, gonbidatuek, beha egon bait dira, galderak eta iruzkinak egingo dizkiete.

OHARRAK: 1. Hona hemen harremanetan jartzeko moduko erakundeak:

UNICEF
Gazte Zerbitzuak
Eskautak
Merkataritza-Ganbara
Gurutze Gorria
Umezurtz Etxea
Emakumeen Babes Etxeak
.

2. Iharduera hau ingelesezko ikastaroak iraun bitartean egin dezakete ikasleek.

3. Diru-bilketa mota asko daude: etxez-etxeko eskaerak, telefonozko eskaerak, telebista eta irrati programak eta postabide zuzenezko kanpainak.

Ikasleen ikaskuntza gehien bultzatzen dutenak emaile potentzialekin aurrez aurre ihardutea eskatzen dutenak dira.

4. Iharduera honetarako zitak egiteak beste gehienetarako baino denbora gehiago hartuko du.

Denbora asko kentzen du, baina nahitaezkoa da, arrakasta izatekotan, erakunde lankideetako partaideekin harreman ugariak izatea.

5. Ikasleek egunean eta astean zehar @- erakundeen beharren arauera @- bolondres ihardun bitartean, garrantzizkoa da beren eskemak gogora ditzaten eta zitetara joan daitezen.